Atalak


Ongi etorri 

Logoa 17c

Atalak® webgune honetan hizkuntza eta literaturako materialak eskaintzen dira. Batetik, hezkuntza zereginetarako dokumentuak, ikustekoak edo inprimatzekoak; bestetik, Idatz eta Atalak liburu inprimatuen erreferentziak; baina, bereziki, material interaktiboak eskaintzen ditugu, pantailadun gailuetan lantzekoak.  

  •  > Ikasgela n hainbat baliabide daude eskura ikasleentzat, irakasleentzat…, euskaltzaleentzat: 1.200 dok (7.400 orr.), ia 600 ariketa interaktibo (15.000 item), ehunka irudi…   > Datu zehatzak    



•  Jolastu eta ikasi. Jolas didaktiko interaktiboak (ord.⎪tabl.⎪mob.)

•  Irakur-liburuen hiztegitxoak (IL, eleberriak: 165+):
    zerrenda osoak, mugikorrerako, azterketa moldean; lanak, testak

•  Idazlanak kalifikatzeko Atalak metodoa: E-M-Z ardatzak + formula

•  Nola egin idazlan bat · eleberri batez lan bat · edo horren ulermen test bat

•  Nola egin testuen lanketa: eskema, laburpena, izenburua, iruzkin kritikoa

•  Nola egin hizkuntz osagaien analisia: Izen Sintagma, AS, aditzak, perpausak

•  Gramatika fitxak: dekl, aditz, morfos, testak… eta  (ord.⎪tabl.⎪mob.)

•  EGA materialak: ereduak eta ariketa interaktiboak  (ord.⎪tabl.⎪mob.) 

•  Ortografia: hitzak, zeinuak, zenbakiak, orduak, datak, letra larriak, ikurrak

•  Ahozko literatura: erromantzeak, koplak, bertsolaritza, atsotitzak

•  Narrazioen txokoa: istorioen lanketa, irudien panelak

•  Gure idazle eta obra zaharren txokoa: jakingarriak, testuak, sintesi koadroak

•  Munduko Literatura jakintzagairako apunteak: idazle eta obra unibertsalak

idatz
  •  > eLiburuak  sailean, obra digital interaktiboak aurkituko dituzu

      Idatz digitalak
    Idatz 1 · 2 · 3   (Test Fitxak barne)
    Hibridoak direla esan genezake, ze liburu klasikoen eta interaktiboen ezaugarriak dituzte, Kindle aplikazioaren euskarrian. Alde batetik, pdf formatuan paperean bezala ikus daitezke; baina, bestetik, esteken bidez ariketa guztiak molde interaktiboan egin daitezke.


Likidazioan2
  •  > Liburuak  sailean obra inprimatuen erreferentziak daude: Idatz eta Atalak bildumak. Horien zehaztasunak deskribatzen dira: material mota, orrialde kopurua, egituraketa, mailaketa…


    

Materialak, eskuragarri 

Esan bezala,  > Ikasgela n jaisteko hainbat dokumentu eskaintzen dira, pdf moldean edo irudi moduan (jpg), pantailarako edo inprimaturik erabiltzeko: hiztegi zerrendak, unitateak, fitxak, irudiak, posterrak… 

Eta ehunka proba eta ariketa interaktibo, ordenagailuan, tabletean edo mobilean egiteko: jokoak, testak, gramatika, ortografia, lexikoa…; eta aplikaziorik jaitsi gabe, zuzenean. 

0 Urkatua

Ikurren esanahia:

> pdf dokumentua 
> ikusteko, orrira joateko
 material interaktiboa


Jalgi hadi plazara 

Gune honetako materialak eskolen giroan sortu dira, ikasgelan. Alabaina, orain sarean ipinita, edonoren eskura daude: plazara jalgi dira, eta noranahiko bilakatu.


11 Axular

Liburu elektronikoak, eskura 

Webguneko material asko pantailan ikusteko edota inprimatzeko dira.

Baina gure helburu nagusia material interaktiboak plazaratzea da, ahalik eta txukunenak; horretan dihardugu. 

Izan ere, gure mendera ekarriaz, behiala Axularrek idatzia gogoan dugu:


Bisitari hori

Hemengoak baliagarriak izatea eta zeure gustukoak, hori gure desioa. 

Mila esker bisitagatik

Joseba Butroe