IL hiztegitxoak eta +

  • Mailak: Batx • DBH 2. ziklDBH 1. zikl • LH 3. zikl
    Obra bakoitzean zehaztuta dago maila egokitasuna
  • IL hiztegitxoak. Hainbat egile (*pdf dok-n jasota)
    Azken moldea: J. Butroe
  • >  pdf dokumentua
  •  Ariketa interaktiboa (ord.tabl.⎪mob.)
  • 1  IL hiztegitxoak: kontzeptua eta materialen egitura
    2  Hiztegitxoak zelan baliatu: ohar didaktikoak
    3  Gonbita, hiztegitxoak egiteko
    4
      Kredituak: hiztegitxoen egileak
    5  Gonbita, IL lanak hemen eskegi eta partekatzeko
  •   > IL txokoa    Bilduma: 165+ obra


_____________________________

IL txokoa

1  IL hiztegitxoak = irakur-liburuen lexikoa (eleberriak)

Atal honetan hainbat irakur-liburutatik (IL) jasotako hitz zailen edo interesgarrien zerrendak edo hiztegitxoak eskaintzen dira.

  • Hitz bereziak, testua behar bezala ulertzeko oztopo izan daitezkeenak
  • Hitz arruntagoak edo jakinak, baina sinonimoak ikasteko egokiak
  • Esamoldeak eta egitura jakingarriak


Lexiko zerrenda horiek, edo hiztegitxoak, fitxaka osatuta daude eta molde batean baino gehiagotan eskaintzen dira: zerrenda estandarra, mugikorrerako bertsio sinpleago bat, eta azterketak.

 1  Zerrenda :  hitza | esanahia | testuingurua | or. 
     (*or.  Aldakorra, argitalpenaren arabera)

 2  Mug-h :  hitza | esanahia 
     (Mugikorrerako hiztegitxoa, tamaina handiko letrarekin, pantailan erraz irakurtzeko)

 3  Lexiko azterketak :  hitza |  __________  | testuingurua 
     (20 hitzekoak)

  • Horiez gain, obra batzuetan bestelako dokumentuak ere badaude: ariketa digitalak obren sintesiak, ikasleen lanak eredu gisa, azalpen probak egiteko ereduak… 
  • Obra bakoitzaren fitxan azalaren irudia ere jaitsi daiteke, jpg formatuan.


  IL hiztegitxodun obren bilduma ikusteko eta nahi dena aukeratzeko, joan: 

      > IL txokoa     Bilduma: 165+ obra

_____________________________ 

2  Hiztegitxoak zelan baliatu

Irakur-liburuen zerrendatxo horiek obrak irakurri baino lehenago edo irakurtzen diren bitartean kontsultatzeko erabil daitezke. 

Ikasleei begira, egokia da praktika hori bultzatzea: batetik, behar bezala ulertu ez eta oker interpretatzen dituzten hainbat hitz eta esalmolderen esanahia zehatz jasotzeko balio diete zerrendatxo horiek; bestetik, hainbat hitz agian jakinak izan arren, horien sinonimoak ere ikasiaz asko aberasten da maila lexikoa.

Hona prozedura onuragarria:

  • (Ikasleok) Irakur-liburu bat irakurtzen hasi orduko ikasi zerrenda.
  • (Ikasleok) Liburua irakurri bitartean, eduki hiztegitxoa eskura, kontsultatzeko.
  • (Irakasleok) Emandako hiztegitxoaren azterketa lehenbailehen egin.*


Hiztegitxo horiek ikasturtez ikasturte hainbat libururekin ikasiz gero, emaitzak, lexikoari dagokionez behintzat, txukunak izaten dira; alegia, aberastasunean eta zehaztasunean lorpen esanguratsuak erdiesten dira.

Azkenik, esan beharra dago obra ederrak eta idazle handiak direla atal honetan jasotakoak, baina lagintxo bat baino ez dira, zorionez obra eta idazle askoz gehiago baitaude letren plazan. Lagin anitza jasotzen saiatu gara, baina asko falta dira eta, hortaz, bilduma osatzen jarraituko dugu, irakurmenarekin gozatzen dugun bitartean.

  • *(Irakasleok)  Azterketetan balioa ipintzeko lekua hutsik dago, alegia, ez du jartzen zenbat  baloratu lexikoaren azterketa hori. Eta gainditzeko ere zenbat behar diren zehaztu gabe dago enuntziatuan.
    Nola jokatu? Gainditzeko, bidezkoa da erdiak baino gehiago eskatzea; eta
     hiztegitxoetako hitz kopuruen arabera eskalak antolatu eta langak egokitu daitezke.
    (Ikus alboko laukitxoa)


_____________________________ 

3  Gonbita, hiztegitxoak egiteko

Horrelako hiztegitxoak (zerrendak) egiteko asmorik izanez gero, laguntza eskaintzen dugu. Eta webgune honetan eskegi daitezke.

Ikus Gonbidapenak.  


_____________________________ 

4  Kredituak

IL txokoa-n dauden hiztegitxoak egiten irakasle batzuek eta hainbat ikaslek hartu dute parte.
Hiztegitxoen pdf-etan egileen edota parte-hartzaileen izenak jasota daude, eta hemen aintzatespena:

 Irakasleak: J. Aznarez  A. Bidaurratzaga  J. De Pedro  I. Goienaga  J. M. Olanga  I. Salsidua

 Ikasleak:  Aixerrota BHI, DBH4: 2013-14 / 2014-15 
                    Aixerrota BHI, Batx2: 2013-14 
/ 2014-15 / 2015-16


_____________________________ 

5  Gonbita, IL lanak hemen eskegi eta partekatzeko

Obraren baten lana webgune honetan plazaratu eta partekatzeko gogorik izanez gero, ikus:

Gonbidapenak