Ikasgela



Aurkezpena

Ata honetako materialen deskribapen arin bat.

_____________________________

 > IL zerrendak  = irakur-liburuen lexikoa 
 > IL hiztegitxoak eta +  

Atal honetan eleberrietatik jasotako lexiko zerrendak-eta biltzen dira: hitz zailak, interesgarriak, esamoldeak... Egokiak dira DBHko nahiz Batxiler mailako ikasleentzat.

  • Hitz bereziak, testua behar bezala ulertzeko oztopo izan daitezkeenak
  • Hitz arruntak, baina sinonimoak ikasteko egokiak
  • Esamoldeak eta egitura jakingarriak
  • Eta bestelako materialak: iruzkin lanak, interaktiboak...

_____________________________

 > Nola egiten da?    
  Gidak, testuen lanketa, analisiak 

  • Zelan egin idazlan bat, gai bati buruzkoa
  • Zelan egin irakur-liburu bati buruzko lana
  • Zelan egin ulermen test bat, irakur-liburu batena
  • Nola egiten den eskema bat, laburpena, izenburu bat, eta testu baten komentario kritiko bat 
  • Zelan egiten diren hizkuntzazko analisiak: IS, AS, izenlagunak, adizkiak, perpausak...

_____________________________

 > Idazlanak kalifikatzea   Atalak metodoa 
  Markatzea eta kalifikatzea

Idazlan eiteko testu bat baloratzeko, zelan jokatu? 

  • Kalifikatzeko, zein alderdi hartu kontuan?
  • Markak egin? Zeri buruzkoak? Zelan?
  • Ba al dago ereduzko metodorik?


Atalak: metodo argia, orekatua, zientifikoa. 
Ikasleekin (+14 urte) edo B2, C1 mailetarako.

_____________________________

 > Aditzak   

  Adizki perifrastikoak eta trinkoak

Fitxaz fitxa adizki guztien deskribapena eta lanketa. 

  • Kontzeptuak: aditza·adizkia, aspektua, erak...
  • Adizki perifrastikoak · Adizki trinkoak
  • Indikatiboa · Subjuntiboa · Ahalera · Agintera
  • Nor · Nor-Nori  Nor-Nork · Nor-Nori-Nork
  •  Ariketa interaktiboak (ord.⎪tabl.⎪mob.)

_____________________________

 > Gramatika · Fitxak  
  
Hizkuntz Ariketak 1 eta 2 obretatik

Orrialde bateko fitxak, hizkuntzazko zuzentasuna lantzeko. 

  • Fitxak: deklinabide, aditza eta morfosintaxia
  • Egitura jatorrak (erdarakadak zuzentzen)
  • Arauen eta kontzeptuen testak
  • Esaldien testak  Esaldien berridazketak
  •  Test interaktiboak (ord.⎪tabl.⎪mob.)

_____________________________

 > EGA materialak  
  
Atarikoa, Idatzia eta Ahozko eredu batzuk.

Batetik, EGA proba nolakoa den erakusten duten eredu batzuk, azterketa egiteko asmoa dutenentzat.

Bestetik, EGA probako material ugari eta ariketak molde interaktiboan: 
 (ord.⎪tabl.⎪mob.)

Atariko proba guztiak, ulermen ariketak, irakurmenak, esaldi berridazketak, praktikatzeko eta ikasteko. 

_____________________________

 > Ortografiaren txokoa  
  Idatz 1, 2, 3 eta Test Fitxak 1, 2, 3 obretatik

Hiru urratsetan bildu dira materialak.

Alde batetik, idazkera zuzena lantzeko unitateak eskaintzen dira, Idatz bildumako liburuetakoak. 

Bestetik, landutakoaren ebaluazioa egiteko fitxak daude, Test Fitxak liburuetatik hartuta: multzoka, graduatuak, arauen testak…; pdf-n edo molde interaktiboan daude.   
 (ord.⎪tabl.⎪mob.)

_____________________________

Bereterr-4

 > Ahozko literatura   
  Ahozko Poesia liburutik

Erromantzeak edo baladak zer diren ikasteko eta horiekin gozatzeko: Neska bahituarena, Bereterretxeren kantoria

Eta kopla zaharrak, atsotitzak eta bertsolaritzaren ikuspegi orokorra.

Dokumentuak eta irudien panelak eta posterrak. 

_____________________________

Hontzaren-1

 > Narrazioen txokoa  
  
Narrazioak Lantzen 1 eta 2 obretatik

Idazle handien istorio ederrak, zatika irakurtzeko eta horiekin ariketak egiteko: ulermena, lexikoa, egiturak, narratze tekniken analisia...

Irudi ederrekin hornituta, narrazioko pasarteak ikusi ahal izateko, pertsonaiak, lekuak…

_____________________________

 > Gure idazle klasikoak  
  
Aro Klasikoa liburutik

Gure idazle eta obra klasiko batzuk lantzeko materialak eskuragarri: 1545-1850 aldikoak + Lauaxeta poetaren unitatea.

Datu biografikoak, testuingurua, obra bakoitzaren ezaugarriak, idazlearen berezitasunak, testu zati aukeratu batzuen lanketa arina, koadro sinoptikoak, kronologikoak…



_____________________________

 > Munduko Literatura 
  
Batx2, hautazko jakintzagairako unitateak

Hamabost unitatetan literatura unibertsalaren lanketa: mugimenduak, obrak, idazleak, testuinguruak…

Prestatzailea: Imanol Goienaga irakaslea.