«Bidasoako azken lamina»

  • Handik aurrerakoa nahiago zuen ez gogoratu. Geroago jakin zuenez, Maripetraliń laminak, bikotearen zorionaz jelosturik, gau batez mutilari bidera irten eta gezurrik higuingarrienak kontatu zizkion. «Bai, ikusiko duk, erabat liluraturik hauka Ilederrek eta berak ere maite hauela uste duk. Ai, gizajoa. Laminak oso aldakorrak gaituk. Eztian ezti, baina zitalean inor baino zitalago. Begi­ra, hitaz aspertzen denean, kris-kras jango hau, beste batekin lasai joateko», kontatu zion doilor hark mutil harrituari.

    Harrezkero Etxebeltzeko mutila ez zen lehengoa izan. Herriko atsoen lamin ipuinetan ere antzerakoak aditu zituen nonbait eta ez zen gehiago ibaira ilargitan agertu.  


Bidasoako-1 Bidasoako-2

Bidasoako-3