«Enperadore eroa»

Anterior
  • Zuhaitz irudia dudala esaten didazu, bidaiaria. Bai, jadanik abar idortuak dira ene ile urdinduak, eta zuraren margokoak ene beso behiala azkarrak. Ez nazazu, hala ere, zuhaiz­tzat har, ezta ere bidelapurtzat, ezen esanen baitizut nor naizen: bidegurutzeko konta­laria naiz; anitz gara Txinan eta ezagutuko zeni­tuzke etxea utzi berria ez bazina. Zaharra naiz eta zu lako bidai­ari asko ezagutu ditut; lau bideotatik edozeine­ta­rantz abiatu dira, eta abiatu orduko istorio bat kontatu diet; ene alda­menean eseri dira maiz, bidearen luzeaz unatu­rik, eta arre­­taz aditu didate antzinako istorioa. 

  

Enp 3 Enp 4Enp 5 Enp 6Enp 7