«Gauaz parke batean»

  • Andere xaharra jarri zen parkeko aulki bazter batean, moda zaharreko eskuko zakua amoltsuki gerriari kontra herstutuz. Gautzen ari zen jadane­ko, baina astia zuen etxera itzultzekotz; hurrean bizi zen, eta udaberriko airea hain goxo eta epela zenuten... Haren aldamenean, ordea, paseiantak beren egoitzetara lehiatzen ziren: langileak, parkeko bidea labur kausaz hartzen zutenak; eskola haur eta ikasleak, eskola liburu eta tresnak besapean; amorosen bikoak, emeki eta besotik heldurik zebiltzanak, andere xaharrak ametsetan bezala so egiten zielarik. Bakarra ote zegoen orain parkean?  


Gauaz-1 Gauaz-2

Gauaz-3 Gauaz-4Gauaz-5 Gauaz-6