Hontzaren eguna

  • Autobusa abiatzekotan zen, burrunba egiten zuen bat-bateko kirrinka eta zotin motelez. Plaza isilik zegoen goizaren grisean, eliza nagusiko kanpan­do­rre­an lai­no izpiak: bakarrik, autobusaren burrunba eta opil saltzailearen ahotsa, «Opilak, opil beroak», erreguz­koa eta ironikoa. Kobratzaileak atea itxi zuen, autobusa hondakin zarata batez mugitu zen. Kobratzaileak plazari bota zion azken begiratuak korrika zetorren ilun jantzi­tako gizona atzeman zuen; kobratzaileak «Egon pixka bat» esan gidariari eta atea zabaldu zuen, autobusa artean mar­txan zelarik. Bi tiro latz aditu ziren: ilun jantzitako gizona, ointo­kira jauzi egi­tekotan zegoela, zintzilik geratu zen une batez, esku ikus­tezin batek ileetatik tira egingo balio bezala; eskuko kartera jausi egin zitzaion, eta kartera gainera amildu zen geldiro. 
     


Hontzaren-1 Hontzaren-2Hontzaren-3 Hontzaren-4

Hontzaren-5 Hontzaren-6