«Ipuin bat bost minututan izkribatzeko»

  • Ipuin bat bost minututan izkribatzeko beharrezkoa zaizu, hain zuzeneko luma tradizionala eta paper zuria ez ezik, hareazko erloju nimińo bat ere, zeinak iragan denboraren berri ematen dizunarekin batera, bizitzaren eta, ondorioz, zeure aktibitate horren berberaren alfertasuna ere irakatsiko dizun, eta une oro salatuko. Ez jesarri, gero, oraingo horma monotono eta monokolore horietako bati begira; zure begirada gal dadila leihotik harantz hedatzen den ikusmira zabal horretan, non kaioak eta marloiak eta zenbait txori ezdeusago ere, beren bozkarioaren geometria dibujatzen doazen. 


Ipuin 1 Ipuin 2

Ipuin 3 Ipuin 4