«Larunbatean eguzki, hondar eta logura»

  • Zure erreumarako –esan zuen mutuako doktoreak–, hareazko bainu on batzuk egin beharko dituzu uda honetan. Eta han ari zen Marcovaldo, larunbat arratsalde batean ibai ertzak arakatzen, harea lehorreko leku eguzkitsu baten bila. Baina hondarra zegoen lekuetan katea herdoilduak zeuden eta kirrinkan-karrankan ari zen ibai osoa; lanean zebil­tzan dragak eta garabiak: dinosauro itxurako makina zahar ba­tzuk ziren, ibai barruan zulatu eta palakada bete hondar isurtzen zutenak han sahats artean geratuta zeuden eraikuntza enpresen kamioietara. 


Larunb 1 Larunb 2

Larunb 3 Larunb 4Larunb 5 Larunb 6