«Pitzadura bat elur izoztuan»


  • Philippe Auguste Bloy pitzadura batean erori zelako albistea Lehen Kanpamentura iritsi zenean –arra­tsal­deko azken orduan, sherpa baten bitartez–, ixiltasun larri bat egin zen espedizioko gizon guztien arte­an. Mendigoizaleak une hartan edaten ari ziren te bero­a­ren lurruna hoztuz joan zen, ahazturik ontzietan; eta erabat itzalita ere bazegoen Mathias Reimz –Dhaula­­gi­­rira igo­tzeagatik ospetsu egindako ginebrarra, taldeko burua– ixiltasun hura hautsi eta galdera bat egitera erabaki zenerako.

    ‘Ezin huen herorrek atera, Tamng?’ galdetu zion sherpari. Bere hitzak sei mila metroko haizearen intziriarekin nahastu ziren.
    Sherpak ezetz egin zuen buruarekin.

 

Pitzadura-1 Pitzadura-2

Pitzadura-3 Pitzadura-4Pitzadura-5 Pitzadura-6