Sua piztu

  • Gizonak begirada bat bota zuen atzera, eto­rritako bidearen luzera guztian. Yukon ibaia milia bat zabal hedatzen zen, ur hormatuak hiru oinbetez estalita. Horma horren gainean beste hainbeste oinbete elur ze­go­en. Dena zuri­-zuria zen eta uhin leunetan zimurtzen zen hormatzeak eratutako jela bilduen gain. Ipar eta hego, begiek ikusahal guztian, etenik gabe­ko zuriunea zen, lerro izpi ilun bat izan ezik, izeiz estalitako uharte baten inguru­tik hasi eta hegoalderantz bihurritzen eta kiribil­tzen zena 


Sua 1 Sua 2

Sua 3 Sua 4Sua 5 Sua 6Sua 7 Sua 8