IL Gida

  • Ikasleentzat egokia: DBH 2. zikloa • Batx.
  • IL Gida. Garapena: J. Butroe
  • 1  Ohar orokorrak: zehaztapen tekniko batzuk
    2  Laneko atalak: osagai bakoitza lantzeko azalpenak
  • > pdf dok · Orrialde kop
  •   > IL txokoa    Ereduak


_____________________________ 


IRAKUR-LIBURU BATI BURUZKO LANA
  

>  Atalak IL Gida  2 orr


Sarrera-Irati Jim Il AurkibBaliabideakOrrialde amai-hasBiblog-webg

1 Ohar orokorrak

   AURKEZPENA 

Txukuntasuna garrantzitsua da. Batez ere eskuz idazten badugu, orrialdeen ertzetan margenak utzi behar dira, orriek idatzi gabeko eremuak eduki behar dituzte. 

  • Eskuz edo ordenagailuz egin daiteke txostentxoa edo lana. Eskuz lanak txukun egin daitezke baina ondoen ordenagailuz, nahi adina moldapen egiteko aukera eskaintzen du eta.
  • Azalpeneko testuetan, ez da erabili behar kolore asko.


   AURKIBIDEA 

  •  Lanak barnean dituen atalak islatu behar ditu. Eta, horretarako, argi egituratuta egon behar da:  
  • A  Atal nagusiak eta bigarren mailakoak bereizita. Ez dago eskema baten moduan egin beharrik, zenbaki askorekin (adib.: 2.1, 2.1.3, e.a. ez); zenbakiak erabiliz gero, nahikoa da atal nagusiak bereiztea.
  • B  Sistema estandar baten arabera moldatuta egon behar da, ez modu "pertsonalean" edo “artistikoan”. 
    Zenbakiak eskuin aldea
    n (ez da ipini behar or. ez orr. ez orri, ez orrial., ez gisakorik).


   OHAR TEKNIKOAK 

  • Azpimarra edo italikoa (Gauza bera da). Eskuz idazten dugunean, obren tituluak azpimarratu egin behar dira beti; ordenagailuz idatziz gero, italikoz ipini behar dira beti. Obra batek barnean narrazioak baditu, narrazioen tituluak komatxo artean idazten dira.
    Ez da erabili behar azpimarra lerro barnean pertsonaien izenak edo kontzeptuak
    edo antzekoak markatzeko.
    Hitz konnotatiboak, hots, zentzu berezia dutenak, komatxo artean idazten
    dira.
  • Aipamenak egiteko ereduak hauek dira:
    A  Zati osoa:     «Nor zen hori?» (46)
    B  Zerbait jaso gabe:
                              «...aterpe bat bilatu behar izan zuen […] eta gero etxerantz abiatu zen.» (51)
    C  Zatia luzea bada edo bi orrialdetan badago:

«Ohartu zen andreak ez ziola jaramonik egiten eta haren begiak etengabe aterantz eta lorategirantz zuzentzen zituela.» (16-17)

  • Egilearen biografiaz eta haren obrari buruzko informazioak ez kopiatu hitzez hitz (adib.: obran bertan ageri direnak). Beti egin daiteke moldapentxo bat.
  • .../... zeinua. Eskuz idaztean (azterketetan ere gauza bera), orrialde amaieran, testua amaitu gabe geratzen den kasuetan, hurrengo orrialdean edo beste orri batean segitzen duela adierazteko ipin daiteke (aukeran): orrialdearen behe aldean, eskuinean. Hurrengo orrialdean berdin, goi aldean, ezkerretara. Ez da ipintzen gezirik ez ohar “pertsonalik” (Ez, jarraitzen du, e.a.)…
    Ordea, lana ordenagailuz egin bada, zeinu hori ez da beharrezkoa.
  • Ordenagailuz bada, azken lana Xuxen pasatzea da, ortografi akatsak kentzeko.


   BIBLIOGRAFIA eta WEBGRAFIA

  • Bibliografian, baliatu diren materialak aipatu behar dira: obra bera (behar bezala, ez adib.: Obabakoak liburua), hiztegiak, aldizkariak, entziklopediak… Obra bat egile askoren artean egina denean, horixe ipintzen da: Askoren artean. Adib.: 
        Gorrotoa Lege, Jon Etxaide. Elkar.
        
    Europa Hiztegia, Askoren artean. Adorez 6.
  • Ez ahaztekoa: obren tituluak beti italikoz edo azpimarratuta (eskuz idaztean).
  • Webgrafian, erabilitako erreferentzia elektronikoak aipatu behar dira: webguneak, blogak… Eskuarki, lotura kopiatzen da, baina luzea bada apur bat laburtu daiteke.

_____________________________ 


Sarrera-UnaiArgum - IstorioaPertsonaiak

2 Laneko atalak

   (IDAZLEA)

Zati honetan, autoreari buruzko informazio jakingarrienak bildu behar dira, labur: biografikoak, beraren obrak... Aurkitzen den informazioa hartu eta apur bat moldatu egin behar da. Zati honen titulua ez da Idazlea, beraren izena eta deitura baizik.

   SARRERA 

Edo Aurkezpena. Obraren ezaugarri interesgarrienak jaso behar dira, obra irakurri ez duen irakurle bati zuzenduta: obra noizkoa den, ze gai tratatzen duen, ze berezitasun dituen (pertsonaiak, lekuak, garaiak, esanahia...), obraren estiloa, antolaketa; baina iruzkina egin gabe. Aurkezpen laburra, publizitatea bailitzan.

  (OBRA) TITULUA 

Obraren titulua hasieran eta, ondoren, azpiatalak:

BaliabideakIritzia -PT
  • Kokapena. Zati honetan soil-soilik obrari dagozkion ezaugarri bereziak: leku-denborazko kokapena, gaiaren aurkezpena, pertsonaien aipamena…
    Jarraian, 
    edukia: gaia, argumentua, istorioa… Eta, ondoren, moldea edo forma.
  • Gaia. Zein da istorioaren sakoneko kontzeptua? Zein hitz edo sintagmarekin zehaztu daiteke? Adibidez: Hilketa bat da eleberri honen gaia, hilketa misteriotsu bat. Ondoren, azalpentxoa eman daiteke.
  • Argumentua istorioaren sintesia da, funtsezkoena, iruzkinik egin gabe (autoreak obra honetan..; istorioan azaltzen da), baloraziorik egin gabe 
    Argumentuan ez dira azaldu behar gertaerak. Horregatik, obra luze baten argumentua ere lerro gutxi batzuetan bil daiteke, esan bezala gertaeren kontaketa egin gabe. Gertaerak edo gorabeherak  azaltzea, hori ez da argumentua
    (joan zen, esan zion, gero…). 
    Argumentua hari ordenatua da; nahiz eta obran aldrebestuta egon, molde ordenatuan eta koherentean eman behar da argumentua, lerro gutxitan.
    Argumentuak istorio osoa laburbildu behar du; ez da kontrazaleko sinopsiaren modukoa, irakurlea irakurtzera animatzeko zatia, 
  • Istorioa. Gertaera nagusien kontaketa, hots, argumentuaren xehetasunak. Horregatik, atal hau bai da argumentua baino luzeagoa.
  • Pertsonaiak. Batez ere pertsonaia nagusien iruzkina: deskribapena, izaera, jokabidea, ze funtzio duten obran…
  • Egituraketa. Azaldu behar da istorioko gertaerak nola dauden antolatuta: autoreak ze egitura erabili duen (lineala edo ez lineala, flash-back eran…); kontaketa kapituluka,  zatika..., zelan dagoen eraikita.
  • Baliabideak. Prosazko lanetan honako baliabideak aipa daitezke: espresaerak (narrazioa, deskribapena, elkarrizketa, barne-bakarrizketa), kontatzeko estiloa (landua, bitxia, pertsonaien arabera egokitua…), narratzaile motak, tropoak edo figurak (metaforak, konparazioak, esamoldeak…).



   IRITZIA  

Atal garrantzitsuenetakoa, orrialde bat ingurukoa. Guztiaren konpendio modukoa denez, balorazio landua izan behar da, ez inpresio pertsonala; "Gustatu zait/Ez zait gustatu" ez (baliabide xumea da, eta 1. pertsonan, desegoki). Hobe galdera hipotetikoei  erantzunez garatzea: “Zergatik da interesgarria/edo ez?”, “Zer du berezia: istorioa, pertsonaiak, kontatzeko modua, misterioa…?”, “Zergatik…?” Eta hori molde neutroan adierazita: 3. pertsonan edo plural maiestatikoan (gu pertsona)

Aurretiaz egin den lanaren ondorioa denez, aurreko ataletan bildutako informazioa baliatu daiteke; iruzkineko ezaugarriak eta berezitasunak jaso: gaia, moldea, egituraketa, pertsonaiak, obraren mezua edo esanahia…. Planteatu Iritzia artikulu bat balitz bezala, aldizkari batean argitaratzekoa: obrari buruz, zer kontatu irakurleei? Zergatik merezi du/edo ez irakurtzea? Argudioak eman behar dira.

Baliabide oparoa da iritzia obrako zati batzuekin hornitzea, esandakoa ilustratzeko. Alegia, zergati bat azaltzen hasi, pasartetxo batekin ilustratu, eta azalpena amaitu.


   BIBLIOGRAFIA eta WEBGRAFIA   

Atal garrantzitsua. Zenbat eta iturri gehiago aipatu, orduan eta maila hobea txostenak. Baina behar bezala adierazita (Ikus oharrak).