Testuen analisia

  • Ikasleentzat egokia: DBH 2. zikloa • Batx.
  • Lau dokumentu (pdf) pantailarako nahiz inprimatzeko
  • Testu Iruzkina liburutik. Egile: J. Butroe
  • > pdf dok · Orrialde kop


_____________________________ 


TESTUEN ANALISIA  

Urratsez urrats, testu tekniko –ez-literarioa– bati buruzko analisia eta komentarioa zelan egin azaltzen da. 


1 Eskema

Ziurrenik, ezagunak dituzu gai baten muina adierazten duten testu eskematikoak, gidoiak, koadro sinoptikoak edo antzekoak.

Eta ziurrenik egin ere egin behar izan dituzu, denak ere oso baliagarriak baitira funtsezkoena adierazteko, hots, testu bateko ideiak hitz gutxitan eta argi.

Baina ikasi al duzu horrelakoak zelan egin?  

Kasurako, ba al dakizu zelan egin eskema bat

Ba, dokumentuan zera ikas dezakezu: 

  • Informazio testu baten egitura adierazteko teknika. 
  • Testuko ideiak edo mezuak agerian ipintzen.
  • Testuko ideia nagusiak eta horien osagarriak laburbiltzen.
  • Testuko ideien ordenamendua adierazten.
  • Eskema, molde estandarrean egiten, zenbaki bidez.

 
  
>  Eskema  25 orr


2 Laburpena 

Zenbat bider egin behar izan dituzu laburpenak, hots, zerbaiten sintesia

Baina ba al dakizu laburpen kontzeptua soilik informazio testuen kasuan erabiltzeko dela? Alegia, ez dagokiola, esaterako, literatur testu bati, kasu horretan argumentu edo sinopsi terminoak erabili behar baitira.

Ikasi al duzu teknika bereziren bat laburpenak ondo egiteko, hots, kohesioz eta zehaztasunez egiteko? Ba, dokumentuan zera ikas dezakezu:

  • Ideia nagusiak eta bigarren mailakoak antzematen.
  • Testuko gaia zein den zehazten.
  • Gaiarekin lotura estua duten ideia garrantzitsuenekin lan egiten.
  • Ideiak elkarrekin koherentziaz garatzen, logikaz.
  • Esaldien eta zatien arteko lotura egokiak egiten, testuari kohesioa emateko.
  • Testua multzotan edo lerrokadatan banatzen.

 
  
>  Laburpena  19 orr


3 Tesi izenburua 

Ba al dago izenburuak emateko teknika berezirik? 

Izenburua emateko ba al dago molde estandarrik?

Izenburuak ez al dira, ba, testua egin duenak nahi duen modukoak?

Ba, dokumentuan zera ikas dezakezu:

  • Testu bateko baieztapen nagusiena edo tesia antzematen.
  • Ideia nagusiko kontzeptu nagusia zein den bereizten: hitza, sintagma...
  • Gaiarekin lotura estua duten adierazpenak erlazionatzen. 
  • Tesi izenbururako egituraketa logiko eta argi bat eraikitzen.
  • Izenburuari molde estandar bat ematen, ez asmazio bat.
  • Finean, testuaren mezua sintesian baina adiera osoan ematen.

 
  
>  Tesi izenburua  11 orr


4 Iruzkin kritikoa 

Gizarte bizitzan, kazetaritzako informazioez gain, egunero topo egiten dugu artikulu edo saio laburrekin, iritzi testuekin, alegia. Aldizkari bat hartu, egunkari bat... eta horrelako idazkiak irakurtzen ditugu.

Zalantzarik gabe, iritzi testuak oso baliotsuak izaten dira irakurleon jarrera kritikoari eragiteko, hots, gogoeta eginarazteko. Irakurritako testuetan sumatzen ditugu alderdi positiboak eta negatiboak; beste era batera esanik, gure espiritu kritikoa pizten dute.

Baina zelan eman daiteke horrelako testuei buruz iritzi serio eta landu bat? Ze urrats bete behar dira inpresio pertsonalen eremuan edo arinkeriatan ez erortzeko?

Ba, dokumentuan zera ikas dezakezu:

  • Iritzi testuen kokapena egiten, baita edukiaren eta formaren analisia egiten ere.
  • Kokapen, eduki eta formazko iruzkina eginez, iritzirako bidea jorratzen.
  • Iritzi kritikoa ematen: adierazitako edukiak eta erabilitako moldea uztarturik.
  • Testuaren balioa ere finkatzen, aldeko edo aurkako kritikak gorabehera.
  • Iruzkina molde landuan, jasoan, egiten.

 
  >  Iruzkin kritikoa  32 orr


_____________________________ 

  Laginak