Gonbitak


       IL hiztegitxoak                                    

  • IL txokoan eskaintzen diren hiztegitxoak (zerrendak) egiteko asmorik izanez gero, laguntza eskaintzen dugu. Alegia, eleberri bat lantzeko horren Hiztegitxoa egiteko gogoa izanez gero, datu-base formatuan zerrenda funtzionala bihurtzeko —nahi bezala ordena daitekeena, azterketa eredu ugari egiteko aukera ematen duena…—, webgune honetara egin daiteke eskaria. 

    Horretarako, aski da materiala testu arrunt moduan
     bidaltzea —word edo antzekoren batean egina—. Arretaz jasoko ditugu bilduma handitzeko lan berriak; eta beti ere .pdf hiztegi zerrendatxoan egileen erreferentziak jartzen dira (ezaugarriak botoia). 


       IL lanak                                                  

  • IL txokoa-n ikasleek eginiko iruzkin lanak ere badaude, obra bakoitzaren fitxan, pdf formatuan.
    IL Gida erabilita egin dira, baina antzeko ereduren batekin ere egin daitezke.

    Bada, obraren baten lana (mailakoa) webgune honetan plazaratu eta, horrela, partekatzeko gogorik izanez gero, bidali hona.

    Pdf dokumentuan datuak jartzen ditugu, ezaugarriak botoian:
    Egile izena(k) · Ikastetxea · Urtea


       Kontaktua