Aro Klasikoa

Likidazioan2AK azala web


Gure literatura - Aro klasikoa ikasmateriala idazle klasikoak ezagutu eta beraien obrak lantzeko da; zehazki: euskal literaturako lehenengo obra inprimatuetatik hasi eta 1850era artekoak, nabarmenenak.

Horrela, Gure literatura - Aro klasikoa ikasmaterialean, atalka, honako idazleak lantzen dira:

  • 1. unitatea: B. Etxepare - J. Leizarraga - J. Etxeberri Ziburukoa - P. Agerre Axular - Sarako Eskola
  • 2. unitatea: A. Oihenart - J. Tartas - J. Etxeberri Sarakoa - M. Larramendi - S. Mendiburu - A. Kardaberaz
  • 3. unitatea: P. I. Barrutia - X. Munibe - P. A. Ańibarro - J. A. Mogel - J. B. Agirre - J. I. Iztueta - B. Mogel - A. P. Iturriaga - Martin Larralde - P. Topet Etxahun


Gure literatura - Aro klasikoa ikasmaterialak, autoreen eta obren testuingurutik abiaturik, zati aukeratuen lanketa egiten da: lexikoa, ulermena, baliabideak... 

Edukia

      Atalak  ·  Egituraketa

  1. XVI  Linguae Vasconum Primitiae -    Testamentu Berria  XVII Manual Debotionezkoa - Gero 
  2. XVII  Atsotitzak eta neurtitzak - Ontsa Hiltzeko Bidea -    Lau Urdiri Gomendiozko Karta                      XVIII  Jesusen Bihotzaren Debozioa - Euskeraren Berri Onak 
  3. XVIII  Gabon Gauerako Ikuskizuna - El Borracho Burlado - Esku Liburua - Peru Abarka - Erakusaldiak - Gipuzkoako Dantzen Historia    XIX Ipuin Onak - Alegiak - Galerianoaren Kantuak - Munduan Malerusik

Grafia: testuak gaur eguneko moldean jarri dira, orraztuta, ikasleek literaturtasuna hobeto antzeman dezaten.

Grafikoak: obra koloretako grafikoz beterik dago, bai obren azalak, bai aukeratutako zatiak, bai ariketak...

Sintesi ariketak: unitateen hasierak eta amaierak ariketa orokorrez hornituta daude, testuingurua ezagutzeko, ikasitakoaren koadroak, sintesiak eta autoebaluazioak egiteko.

 >  Aro Klasikoa · laginak   (Ikus orrialde batzuk) 

_____________________________ 

Ezaugarriak

  • ISBN: 978-84-96024-01-6 
  • Egile: Joseba Butroe
  • Mintegikide: J. I. Markaida
  • 80 orrialde (21 x 29,7 cm), koloretan
  • Ariketak liburuan bertan egiteko
  • Maila: Batxilergoa
  • Salneurria: 10,50 €