Hizkuntz Ariketak 2 

Likidazioan2HA 2 azala web


Zuzentasuna lantzeko era berri bat: ikasleek arau gramatikalak beraiek induzitu ondoren aplikatuko dituzte.

Hizkuntz Ariketak 2 ikasmaterialak sei unitate ditu, guztira 54 fitxa eta horietako bakoitzean honako prozedura:

  • Langaiaren aurkezpena 
  • Gogoeta
  • Arauak ondorioztatzea
  • Ariketak zuzen egitea
  • Testak


Hizkuntz Ariketak 2 liburuaren helburu nagusiak hizkuntzazko gaitasuna eta zuzentasun maila hobetzea dira. Orrialde bakoitza fitxa berezi bat da, autonomoa: deklinabidea, aditza, morfosintaxia... lantzeko. Erdarakadak saihesteko eta egitura jatorrak lantzeko 6 fitxa ere badaude. Baita berridazketak lantzeko 8 fitxa ere. 

Unitate bakoitzaren amaieran test erako ariketa sortak daude, 20 itemekoak. 

Edukia

      Atalak  ·  Egituraketa

  1. Deklinabidea    2-3 fitxa unitateko      > Guztira, 15 fitxa  
  2. Aditza     2-3 fitxa unitateko                > 13 guztira
  3. Morfosintaxia    4-5 fitxa unitateko    > Guztira, 26 fitxa 
  4. Egitura jatorrak   6 fitxa
  5. Berridazketak  8 fitxa        
  6. Testak    20 item - Guztira, 17 test
  7. Arauak zuzen   


Liburuan, guztira, 17 test daude, alegia, 340 item A - B eran. Eta zalantza kasuetarako, item bakoitzak erreferentzia bat du –zenbaki bat–, azalpenak edo argibideak zein fitxatan kontsultatu behar diren jakiteko.

 >  Hizkuntz Ariketak 2 · laginak   (Ikus orrialde batzuk)   

_____________________________ 

Ezaugarriak

  • ISBN: 978-84-96024-16-8 (Argit. berria) 
  • Egile: Joseba Butroe, Eduardo Iriondo
  • 96 orrialde (21 x 29,7 cm), bi koloretan
  • Ariketak liburuan bertan egiteko
  • Maila: DBH 2. zikloa, Batxilergoa
  • Salneurria: 12,50 €