Hizkuntz Iruzkina

Likidazioan2HI azala web


Hizkuntz Iruzkina hizkuntza bera zelan analizatu ikasteko materiala da, alegia: zelan egin sintagma baten egituraren adierazpen grafikoa, edo AS zer den, edo aditzak zelan aztertu, zelan sailkatu perpausak edo esaldiak modu ulergarrian.

Zer den azaleko egitura eta zer den sakoneko egitura. Alegia, esaldi eta egitura konplexuen azpian, sakonean, zer egitura dagoen deskubritzeko balioko digun jakituria; ondorioz, zalantzazko kasuetan, izen sintagma edo adizki edo perpaus baten azpian, sakonean, zer dagoen ulertzeko balioko digun analisi logikoa.   

Hizkuntz Iruzkina ikasmaterialak honako atal nagusiak ditu:

  • Hitzak    Maileguen, hitz elkartuen eta eratorrien analisia 
  • Sintagmak   Izen Sintagma eta Aditz Sintagma: osagaiak eta egituraketa  
  • Adizlagunak   Egituraketa eta adizlagun bereziak: aditzondoa eta postposizioak
  • Izenlagunak   Izlag Noren eta Nongo. Egituren analisia 
  • Aditzak   Aditz moten analisia, osagaiena, adizkiena
  • Aditzak   Perpaus edo esaldi moten analisia, ezaugarriak eta sailkapena

Edukia

      Atalak  ·  Egituraketa

  1. Hitzak   Maileguak - Hitz elkartuak       - Elkarketa eta eratorpeneko     aldaketak   - Hitz eratorriak - Hitzen kategoriak - Morfemak eta      kategoriak 
  2. Sintagmak   Izen Sintagma eta Aditz Sintagma - ISren osagaiak - ISren egitura
  3. Adizlagunak   Egitura - Aditzondoa - Postposizioak
  4. Izenlagunak  Izlag Noren eta Nongo - Egitura
  5. Aditzak   Motak - Aditz lokuzioak - Adizki motak - Adizki jokatu gabeak - Osagaiak - Adizki nagusiko ezaugarriak - Adizki laguntzaileko ezaugarriak - Adizki trinkoak - Aditz erak - Adizki laguntzaileen erroak - Adizki laguntzaileetako  morfemak - Adizki alokutiboak
  6. Perpausak  Lokabeak eta txertatuak edo menpekoak - Motak - Koordinatuak - Elipsia - Perpaus jokatuak eta jokatu gabeak - Ezaugarriak - Egiturak - Lokabeen egitura - Koordinatuen egitura - Txertatuen funtzioak - Txertatuen atzizkiak eta sailkapena - Iruzkin ereduak


Hizkuntz Iruzkina ikasmaterialak hizkuntzaren elementu oinarrizkoenen analisi sakona egiten ikasteko balio du, horien morfemen eta osagaiena. Urratsez urrats, eta azalpen luzerik gabe,  modu sintetikoan.

 >  Hizkuntz Iruzkina · laginak   (Ikus orrialde batzuk)    

_____________________________ 

Ezaugarriak

  • ISBN: 978-84-921758-5-0 
  • Egile: Joseba Butroe
  • 96 orrialde (21 x 29,7 cm), bi koloretan
  • Ariketak liburuan bertan egiteko
  • Maila: DBH 2. zikloa, Batxilergoa
  • Salneurria: 8,50 €