Idatz 1 

Anterior
Likidazioan2Idatz 1 azala web
  • Material oso egokia DBH1 eta DBH2 mailetako ikasleentzat
  • Bi mailetan lantzekoa, Test Fitxak 1 obrako materialekin
  • > Laginak


Idatz liburuek bost atal nagusi dituzte:

  • Hitz arrunten idazkera
  • Hitz bereziak eta zenbakiak
  • Puntuazio zeinuak
  • Ebaluazio ariketak
  • Erantzunak


Idatz bildumako lehenengo ale honetan hainbat arlo lantzen dira: hitzen ortografia (1.000 hitzetik gora), zenbakiena, orduena, datena, letra larriena eta puntuazio zeinuen idazkera. 

Idatz 1 liburuan hamabost unitate didaktiko daude.

Edukia

Lehen atala: hitz arrunten idazkera

  1. Efepe eta be letradun hitzak
  2. Zeta letradun hitzak
  3. Ese letradun hitzak
  4. Ixa letradun hitzak
  5. Tz letradun hitzak 
  6. Ts letradun hitzak 
  7. Tx letradun hitzak
  8. Hatxe letradun hitzak
  9. Hatxe letradun hitzak
  10. –a itsatsidun hitzak

Bigarren atala: hitz bereziak

  1. Gejota eta ixa letradun hitzak
  2. npnb, kzkt kontsonante multzoak
  3. –tu–u, –iko amaieradun hitzak

Hirugarren atala: puntuazio zeinuak

  1. Koma, puntua, galdera-harridura markak
  2. Maiuskulak, bi puntuak, gidoia

Unitate bakoitzaren atarian landuko dena aurkezten da, laguntza orri gisa. Barnean, hitzak, zenbakiak, datak, orduak, letra larriak eta puntuazio zeinuak zuzen idazten ikasteko hainbat ariketa mota dago, egiteko errazak eta jolas moduan aurkeztuak. Eta arauak ere erraz ikasteko eran: ariketak egin ahala ondorioztatu eta osatzekoak.

Nork bere ebaluazioa egiteko ariketak ere badaude, ikasitakoa finkatzeko. Eta, amaitzeko, liburu horretako ariketa guztien erantzunak edo giltzak.

     >  Idatz 1 · laginak   (Ikus orrialde batzuk)

_____________________________ 

Ezaugarriak

  • ISBN (obra inprimatua): 978-84-96024-15-1
  • Egile: Eduardo Iriondo, Joseba Butroe
  • 128 orrialde (16,8 x 24 cm), koloretan
  • Ariketak liburuan bertan egiteko
  • Norentzat: DBH 1+
  • Salneurria: likidazioan, azken ale inprimatuak, 3 euro